Zerbitzu-mailaren akordioa (SLA)
Akordio honek zehazten du zer laguntza-maila eskaintzen duen IKS-EUS-ek eta zer espero dezakeen bezeroak. Kontratazio-baldintza orokorren parte da.
1. Laguntza-kanalak eta ordutegia
- Posta elektronikoa: info@iks.eus
- Telefonoa: 652 73 51 48
Laguntza euskaraz ematen da, lanegunetan (astelehenetik ostiralera, jai-egunak kanpo). Ez dago 24 orduko guardia-zerbitzurik.
2. Erantzun-denborak
Erantzun-denbora da bezeroaren eskaera jasotzen denetik lehen erantzun pertsonala ematen dugun arte; ez da arazoa konpontzeko denbora.
- Plan guztiak: laneguneko egun bat baino gutxiago.
- 6 orduko bonua: 8 laneguneko ordu baino gutxiago.
- 12 orduko bonua: 4 laneguneko ordu baino gutxiago, lehentasunez.
Zerbitzua guztiz erorita dagoenean (webgunea edo posta ez dabil), eskaerak lehentasuna du beste guztien aurretik.
3. Planean sartutako esku-hartzeak
- Web Euskera Oinarrizkoa: esku-hartze bat hilean (15 minutu arte).
- Web Euskera Pro: bi esku-hartze hilean, eta pluginen berrikuspena hilean (WordPress bada).
- WordPress Kudeatua: eguneraketak, oinarrizko segurtasuna eta errendimenduaren berrikuspena.
Hilabete batean erabiltzen ez diren esku-hartzeak ez dira hurrengo hilabetera pasatzen. Planak barne hartzen ez duen lana laguntza-orduen bonuen bidez edo aurrekontu bidez egiten da.
4. Erabilgarritasuna
Zerbitzuak etengabe monitorizatzen ditugu eta ahalik eta erabilgarritasun handiena lortzeko lan egiten dugu, baina ez dugu erabilgarritasun-ehuneko jakin bat bermatzen, ezta etenaldiengatiko konpentsaziorik ere.
Etenaldi bat antzematen dugunean, zerbitzua ahalik eta azkarren berreskuratzen saiatuko gara, eta kaltetutako bezeroei jakinaraziko diegu zer gertatu den eta zer neurri hartu ditugun.
5. Mantentze-lanak
Zerbitzua eten dezaketen mantentze-lan programatuak aurrez jakinaraziko ditugu, eta ahal den guztietan jarduera gutxieneko orduetan egingo ditugu. Segurtasun-arazo larriak konpontzeko lanak berehala egin daitezke, aurrez jakinarazi gabe.
6. Segurtasun-kopiak
Hosting planek segurtasun-kopia automatikoak barne hartzen dituzte. Bezeroak kopia batetik berreskuratzea eska dezake laguntza-kanalen bidez. Kopiak zerbitzua berreskuratzeko dira; ez dute ordezkatzen bezeroak bere datuez gorde behar dituen kopia propioak.
7. Salbuespenak
Akordio hau ez da aplikatzen honako kasu hauetan:
- Bezeroak edo haren hornitzaileek eragindako arazoak (adibidez, kodean, pluginetan edo DNSan egindako aldaketak).
- Neurrira egindako garapenak, planean sartuta ez daudenak.
- Ezinbesteko kasuak edo gure kontroletik kanpoko sare-arazoak.
- Kontratazio-baldintzen arabera etendako zerbitzuak.
Azken eguneratzea: 2026ko urriaren 14a